XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Askok uste baino interes (sozio)linguistiko handiagoa izan dezakete tankera honetako lanek.

Emiliano de Arriagaren Lexicón bilbaíno aspaldiko hura izan daiteke denen aintzindari.

Aztergai dugun epean koka ditzakegu José Mª Iribarrenen Vocabulario navarro eta guretzat are interesgarriagoa euskal jatorriko edo euskaratik iragandako hainbat hitz dagoelako bertan bildurik, interesgarriagoa den Adiciones al vocabulario navarro.

Azpimarragarriak, halaber, Gerardo López de Guereñuren Voces alavesas eta Más voces alavesas.

Eta hizkuntzen arteko interferentziez mintzo naizenez, aipa dezadan izenburuak adierazten duena baino zabalagoa bada ere bere edukina Gotzon Garateren Erdarakadak izenekoa.

4.3. Noan orain hiztegi arruntak, nolabait izendatzearren, aipatzera.

Benetan ere urrats galantak egin dira arlo honetan.

Horren lekuko dira Xabier Kintana, Luis M. Mujika eta, bereziki, Plácido Mujikaren hiztegiak, baina, labur zurrian, honako hirurok azpimarratzera mugatuko naiz: - .

Mitxelenari agindu zion Euskaltzaindiak Azkueren hiztegia osatzeko eta egokitzeko ardura.

Egiteko honetan eman zuen bere bizitzako zati handi bat eta Estudio sobre las fuentes del diccionario de Azkue da horren froga ezin hobea.

300.000 fitxatik gora omen zeuzkan bilduak zendu zenean.

Hil aurretik, baina, lan neketsu horri buru eman ahal izateko talde bat osatzea lortu zuen Ibon Sarasola lagun zuela.

Taldelan horri esker, lau dira, dagoeneko, plazaratutako aleak.

Lau aleoi so eginik, berau bihur daiteke sekula guztian izan den euskal hiztegirik osoen.

Zehatz-mehatz erakusten dira hitz bakoitzaren antzinatasuna, hedadura, erabilera eta adiera ezberdinak.

Eta hori aski ez balitz, erizpiderik modernoenez eraikia ere badago, Mitxelena bera baita Lexikografia alorrean izan dugun maisu buruzagia.